Urtea amaitzen ari zaigu eta berarekin batera aurten bizi izan ditugu une gazi-gozoak oroitzeko unea izan daiteke. Zer esanik ez bizitzen ari garen garai aldakor honetan. Bizitza ospatu behar dugu, gure ondoan ditugun pertsonen laguntza eta maitasuna sentitu, joan zaizkigunak oroitu, etorri direnak maitasunez hartu eta denok batera aurrera jarraitu.
Askotan presaka ibiltzen gara benetan garrantzitsuak diren gauzetan pentsatu gabe eta inguruan ditugun pertsonek eskainitako denbora, babesa… baloratu gabe.
Zergatik ez aprobetxatu egun hauek gure ingurukoei eskerrak emateko?
Egu berri ON guztioi.










Utzi erantzuna