Jose Luis de la Fuente salestarrak mezu bat eta bideo labur bat bidali dizkigu Beninetik.
Jose Luis bera izan zen kaleko umeen proiektuari hasiera eman zion salestarren taldeko burua, orain 25 urte baino gehiago. Cotonou hiriko Dantokpa azoka nagusian topatzen zituzten umeak, babesik gabeko umeak, eta pixkanaka haien premiei erantzuten hasi ziren.
Lehenbizi azokan txabola bat izan zen, gero Cachi auzoko Foyer edo aterpea, ondoren etorri zen Magone zentroa, jarraian Saketé herriko granja-eskola eta, azkenez, Cotonou hiriko Mama Margarita etxea.
Jose Luisek eskerrak ematen dizkigu Azkoitia eta azkoitiarroi, urteetan zehar proiektu eder eta beharrezko honi gure laguntza eman diogulako. Eta garbi adierazten digu oraindik ere gure laguntzaren premian direla. Eta gu laguntzeko prest!!
Los Salesianos ofrecen una importante ayuda a los niños de la calle de Benín, incluso cuando parece que todas las puertas se cierran. José Luis de la Fuente, salesiano, es el Director del Hogar Mamá Margarita de Cotonou (Benín). Dirige una labor extraordinaria a favor de los chicos y chicas de la zona en necesidad. Están en una situación muy difícil y piden nuestra ayuda. Seamos solidarios!!
Eguberri zoriontsuak eta 2021 Urte Berri On guztioi!!










Utzi erantzuna