
Floreaga ikastetxeko 6. mailako ikasleok, Agenda 21ek proposatutako ekintza burutu ahal izan dugu Udaletxearen laguntzarekin. Elkarlan honek bere fruituak eman ditu gaur goizean, eta gure patio gainean dagoen zelaira joan gara zuhaitzak landatzera. Horretarako, Udaletxeko brigadakoek lurra prestatu, zuloak egin eta zuhaitzak ekarri dizkigute.
Ondoren, zuhaitzak landatzen aritu gara hiru helburu nagusirekin: ingurua zaintzea, bertako zuhaitzen ezagutzea eta gure basoen berreskurapena lortzea.
Goiz ederra pasatu dugu, benetan gustura gaude egindako lanarekin! Mila esker!










Utzi erantzuna