Otsailaren 11n, Iraurgi Saskibaloiko sei jokalari profesional etorri zitzaizkigun gure ikastetxera. Most of them were English native speakers! Ingelesez hitz egin ziguten, eta horri esker hainbat gauza ezberdin ikasi genituen bai beraien herrialdeei buruz (Estatu Batuak, Serbia), bai saskibaloiari buruz, eta baita beraien biziei buruz ere. We talked to them in English, too. Gainera, argazki batzuk atera genituen beraiekin. We had a great time and we learned a lot!
Bestalde, saio praktiko bat izan genuen asteazkenean, hilak 19, Elkargunean. Beste seikote bat etorri zitzaigun, aurreko lau neskak eta oraingo honetan, beste bi mutil. Hasieran bi talde egin genituen, sarrerak egiteko. We scored ten points! Gero, pasezka eta tiroak egiten aritu ginen. Horretan hobeto moldatu ginen. Jarraian, kapotezka ibili ginen, eta azkenik, partidu txiki bat ere egin genuen; boys against girls. Mutilek irabazi zuten, baina neskek ere oso ondo jokatu zuten. It was very exciting! Amaitutakoan, oroigarri modura argazki bat atera genuen denok batera. Ikasturte honetan gertatutako gauzarik onena izan da! We really enjoyed it! Thank you, Iraurgi!
Hitzak: Laia Gonzalez eta Aimar Ormazabal












Utzi erantzuna