Elkanoren mundu biraren V. Mendeurrena dela-eta, DBH 3ko ikasleok gure ingurua ezagutzeko asmoz Getariara hurbildu gara gaurkoan.
Goizean “Cristobal Balenciaga Museoa”n izan gara. Bertan museoa ezagutzeaz gain, arropa diseinatzaile bihurtu gara ordubetez. Handik irtendakoan Elkanoren inguruan sortutako momumentoak ikusi ditugu, baita herriko eliza ere.
Arratsaldez Iñaki Urresti genuen zain Arrantzaleen Kofradian. Arraina bertan sartzen denetik irten arte jarraitzen den prozesua azaldu digu. Arrain erosketa simulakro bat ere egin dugu. Zer egin behar ote zuen herriko arrandegirako 1.000 kg antxoa erosi dituenak! Eskerrak simulakro bat zen.
Eskerrak eman beharrean gaude Iñakiri eskainitako denbora eta Kofradia ezagutzeko aukera apartagatik.











Utzi erantzuna