Lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Zarauzko Igerain Aterpetxean egon gara.
Ekainaren 1an goizeko 09:00etan prest geunden autobusa hartzeko. Autopistaz, konturatu gabe iritsi ginen Zarautzera Doraemonen DVD bat ikusiz .
Eguraldia lagun, goizean aterpetxetik gertu geneukan parke polit batean ibili ginen jolasten.
Bazkaldu aurretik, gela banaketa egin genuen eta ondoren Museo Arkeologikoa ikusteko aukera izan genuen LH2. mailakoek. Han, Aro desberdinak azaldu zizkigun ipuin kontalari bat genuen zain. Ipuinarekin batera, aztarna ugari erakutsi zizkigun; hezurdurak eta guzti!
LH1. mailakoek aldiz, Zarauzko bisita gidatua izan genuen eta Santa Barbara mendira ibilaldi polit bat ere.
Gauean prestatutako ekintzak: abestiak, dantzak, antzerkiak, asmakizunak, txisteak eta abar gustura ikusi genituen.
Ekainaren 2an ekintzak alderantziz egin genituen. LH2koek bisita gidatua eta LH1ekoek Museo Arkeologikoa.
Ondoren jolas pixka bat parkean eta bazkaltzera.
Bazkaldu ostean autobusez Azkoitira, itzultzeko penaz.Hain ederki ibili ginen!
Testua: Reyes Alberdi
Argazkiak: Reyes Alberdi eta Javier Bastarrika











Utzi erantzuna