Ohiturak ez direla galdu behar eta ikasturteari hasiera emateko, gurean ohikoa dugun ekintza batekin hasi gara: Urrategira oinezko irteera.
Nekea izan dugu bidelgaun, baina herriko txoko eder honetara iritsi bezain laster, dena zorion bihurtu da. Hamaiketako ederra egin, indarberritu eta jolas eta dantza saio ederra egin ondoren, berriro etxera bueltatu gara.
Eskerrik asko gurekin etorri zareten familiei. Denok osatzen dugu Floreaga familia eta beti da momentu ederra, denon artean bizipen berriak sustatzeko.












Utzi erantzuna