Maiatzaren 3an, 5. mailakoak, Agenda 21 proiektuaren baitan antolatzen den irteera burutu genuen. Egia esan eguraldiak ez zigun asko lagundu baina irteerak beti direnez atseginak, zirak eta aterkiak hartu eta euriari geure aurpegirik onena erakutsiz, han abiatu ginen, goizeko 9:00etan Nuarbeko Ibai-Eder urtegira.
Hasieran Ibai-Eder urtegiko mekanismo-etxolan oso ondo azaldu ziguten nola dagoen egina urtegia eta baita nola funtzionatzen duen ere; lehendabizi argazki eta marrazki bidez eta ondoren marrazkietan ikusitako osagai bakoitza aurrez aurre bisitatuz. Egia esan ikusgarria da gainezkabidea, horniketa eta hondoko hustuketa hodiak edota emari ekologikoaren hodia aurrez aurre ikustea.Ondoren urtegia bera ikustera hurbildu ginen eta eguraldia tristea izan arren paraje zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen.
Ondoren Ibai-Eder Edateko Uren Araztegira hurbildu ginen eta han ere pausoz-pauso azaldu ziguten zer nolako prozesua burutzen duten urtegian jasotako ura edangarri bihurtzeko. Prozesu luzea, zehatza eta kontu handiz egina dela ikusi genuen, detailerik txikiena ere zaintzen duena gero guk txorrota ireki eta jasotzen dugun urak ez dezan inolako arriskurik izan pertsonentzat. Metalen oxidazioa, dekantazioa, iragazketa eta desinfekzioa izen arraroak izan arren, oso ondo adierazi ziguten zer diren eta nola burutzen diren.
Inolaz ere, irteera bikaina!












Utzi erantzuna