Maiatzaren 14an Rafael Cristóbalek (Konfiantzaren Pedagogiaren sortzailea) Floreagan emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Konfiantzaren Pedagogiaren baitan, Beldurrak haurtzaroan gaia izango du aztergai.
Gaia atsegin baduzue, ez izan inolako zalantzarik, ongi-etorri gurera!
Eguna: maiatzaren 14an Ordua: 17:30ean
Lekua: Ikastetxeko bideo-gelan Hizkuntza: elebitan
Ikastetxeko antolaketa lanak erraztearren, hitzaldira etortzeko asmoa duzuenoi, eskertuko genizuekemaiatzaren 10erakoidazkaritzan izena emango bazenute.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.
Floreaga Salestar Ikastetxeko zuzendaritza eta Guraso Elkartea
Oharrak: 1. hitzaldiak irauten duen bitartean, ikastetxean umeen zaintza zerbitzua eskainiko dugu. Zerbitzu hau erabili nahi baduzu, esan iezaguzu. 2. Hitzaldia irekia eta doakoa da bertaratu nahi duen pertsona ororentzat; hala ere, seme-alabak Haur Hezkuntzan dituzten familiei zuzenduta dago batik bat.










Utzi erantzuna