• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • EGUTEGIA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 4 MADRIL

2019-04-15 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

 

Apirilaren 10ean DBH4kook espero ezin genuen 4 eguneko bidaia bati hasiera eman genion.  Horretarako  goizean goiz autobusa hartu genuen, gure abiapuntua Segovia zela kontuan harturik. Behin Segoviara iritsi ginenean, leku hau famatu eta interesgarri egiten duen akueduktua ikusi genuen. Orduak aurrea zihoazen heinean, bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigun. Bazkal ostean, baserritar senarekin La Granja bisitatzera joan ginen. Nahiz eta izenak baserri moduko bati erreferentzia egin, sekulako palazio puska aurkitu genuen gure begien aurrean. Segovia atzean utziz, Madrilgo bideari ekin genion.

Bigarren egunari hasiera emateko, Torrejon de Ardoz-en dagoen Parque Europara joan ginen. Europako eraikin ezagunenak bertan ikusi ahakl izan genituen. Handik El Retiro parkera bazkaltzera eta txalupetan ibiltzera. Handik Bernabeu futbol zelaira, eta segidan Picassok marraztutako Gernika margolana ikustera (Museo Reina Sofia). Zebra bide bat gurutzatzea besterik ez genuen behar, Atotxako tren geltoki ikaragarria ikusteko.

Hirugarren egunean, Almudena katedrala ikusi ondoren, Madrileko Erret Jauregia bisitatu genuen; baina bisita ez zen hain erakargarria izango, jauregia erakutsi zigun gidak horrenbeste informazioa eman izan ez bazigun. Berriro ere El Retiro parkera joan ginen bazkaltzera. Ondoren, Madrilgo leku turistikoenetan zehar pasira bat eman genuen: Plaza Mayor, Plaza del Sol, Udaletxea… Eta egunari amaiera emateko, Xanadu saltoki-gunerantz abiatu ginen.

Azkeneko eguna zela kontuan harturik, indarberritu, maletak egin eta gogoz hasi genuen eguna, Warner deituriko jolas-parkean. Bertan, eguraldiak asko lagundu zigun, eta denok gustora ibili ginen bakoitza bere mailetako atrakzioetan. Bazkaldu orduko, 15:30ak aldera, guztiok bildu eta uretako atrakzioetan ibili ginen. Oso gustora ibili ginela esatea besterik ez dugu. Izan ere, giro aparta lagun egun ezin hobea burutu genuen.

 

 

 

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, dbh 4, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, madril, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-05-02 LH baratza020
  • 2026-05-02 LH baratza018
  • 2026-05-02 LH baratza019
  • 2026-05-02 LH baratza017
  • 2026-05-02 LH baratza015
  • 2026-05-02 LH baratza016
  • 2026-05-02 LH baratza014
  • 2026-05-02 LH baratza011
  • 2026-05-02 LH baratza012

Datozen ekitaldiak

Ira 30
5:00 pm - 7:00 pm

DBH 1-3: Ikasturte hasierako bilerak

Urr 1
5:00 pm - 7:00 pm

DBH 2-4: Ikasturte hasierako bilerak

Urr 12
Egun guztia

JAI EGUNA

Aza 20
Egun guztia

1. ebaluazio bukaera

Aza 23
Egun guztia

DBH: 2. ebal hasiera

Egutegia ikusi

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT