Apirilaren 10etik 12ra DBH 1eko ikasleak Gorlizen izan gara.
Apirilaren 10ean, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Urdabain kokatuta dagoen Basondo izeneko animalien babeslekura joan ginen. Bazkalondoren, Gorlizeko aterpetxera iritsi, maletak utzi eta guztiok batera Plentziara joan ginen. Bertan bazkaldu ondoren, aterpetxera itzuli, logelak banatu eta hondartzara! Bainu hotz bat hartu, jolastu, argazkiak atera … denetarako aukera izan genuen. Eta gero KORRIKA. Aterpetxe ondotik pasatzen zenez, guk ere metro batzuk egin genituen Euskararen alde.
Bigarren egunean, Gorlizeko farorako ibilaldia abentura bihutu zitzaigun: euria, haizea, lokatza … ipurdiko batzuk tarteko, denok iritsi ginen farora. Arratsaldean piragua eta arku-tiroa genituen programatuta baina itsasoaren egoeragatik, kanoetan ibili ordez, surf eta bodyboard egin genituen. Afaldu ondoren jolasak izan genituen.
Eta ostiralean, Gaztelugatxera joan ginen. 231 eskailera igo ondoren heldu ginen ermitara! Azkenik, Mundaka ezagutzeko aukera izan genuen. Olatu famatuari begira bazkadu, herria pixkat bat ezagutu eta etxera.
Hiru egun zoragarri izan dira gure artean elkar bizitzeko.











Utzi erantzuna