Martxoaren 26an, Floreagako LH 3. mailako neska-mutilak udaletxera joan ziren erakundearen funtzionamendua hobeto ezagutzeko.
Lehendabizi, pleno aretoan bilduta, Javier Zubizarretaren eskutik eskolan ikasitako kontzeptuak gogoratzeko aukera izan zuten; eta ondoren, eraikineko gela desberdinak ezagutzera abiatu ziren. Gune bakoitzean, udaleko langileek eskaintzen den zerbitzuaren berri eman zieten.
Lerro hauek aprobetxatzen ditugu udaletxean gurekin egon ziren pertsona guztiei eskerrak emateko egindako harrerarengatik; eta batez ere, ibilbidea egin genuen bitartean gurekin egon ziren Javier Zubizarretari eta Mari Jose Arregiri.











Utzi erantzuna