Azken aste hauetan Haur Hezkuntzan lanbideak landu ditugu. Lanbide desberdinetan aditu bilakatu gara eta horretarako gurasoen laguntza izan dugu.
Lehenengo, Arturo Garateren bisita izan genuen, Gillenen aitatxorena. Arkitekto batek zer egiten duen azaldu zigun eta gure etxeak herriko zer lekutan dauden ere erakutsi zigun. Hurrengo bisita Jokin Eizagirre suhiltzailearena izan zen, Elene eta Ekiren aitatxo. Bere lanaren berri eman zigun eta erabiltzen dituzten arropak eta kaskoak probatzeko aukera ere izan genuen. Azkenik, Rebeca Garate etorri zitzaigun, Jurdanen amatxo. Erizainek zer lan egiten duten kontatu zigun eta min hartutakoan zauriak nola sendatu behar diren ere erakutsi zigun. Beraiei esker, pila bat ikasi dugu eta gutako askori handitan arkitekto, suhiltzaile edota erizain izateko gogoa piztu zaigu. Eskerrik asko zuen bisitengatik!












Utzi erantzuna