Aurtengoan bai! Eguraldi onak lagunduta, Azkoitiko kaleetan zehar erakutsi ditugu gure mozorro ederrak. Iaz, eguraldi txarra egin zuenez, eskolan egin genuen festa itzela eta zoragarri pasatu genuen. Hala ere, bageneukan herrian zehar hainbeste lan egin ondoren egindako mozorroak erakusteko gogoa.

2018ko gaiari helduz, Edurne zuri, Familia Adams, Grease, Zombiak, Toy Story, Shrek, Nemo eta Peter Pan izan ditugu gurean besteak beste. Bestetik, aipatzekoa da iaz lehenengo aldiz irten zuen Floreagako Batukada taldeak aurten ere festa girotzen lagundu duela.

Nola ez, eskerrak eman aurtengo Inauteriak ospatzeko lagundu duten ama, amona horiei! Ondo pasa festak eta gozatu!
Hona hemen aurtengo argazkiak:















Utzi erantzuna