Otsailaren 4an, astelehenean, Floreagako DBH4ko neska eta mutilak (16 urte) goizeko 11:00 aldean ibiliko dira herriko kaleetan zehar, Santa Eskean kantatzera.
11:15etan, ateri baldin badago, Haur Hezkuntzako umeak irtengo dira kalera kantura, Ipar kalean behera, Eliza atarira, Plaza Berrira, Herriko Plazara eta berriro Floreaga, 12:15 LH eta DBHkoei kantatzera. Eguraldi txarra baldin badago, eskolako Patio Berdean kantatuko dute eguerdian.
Arratsaldean, Floreagako gazte eta helduen talde bat kantuan arituko da, Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapenako kideekin batera. 18:45-21:00 tartean, gutxi gora behera. Talde honetara kantuan aritu nahi duen edozein bildu daiteke. Ongi etorria izango da. Floreagan 18:30etan elkartuko gara, idazkaritza parean.










Utzi erantzuna