Ikasturte berriarekin batera Eguzkilore ere martxan da. Ikasle batzordea, guraso batzordea eta irakasle batzordea elkarlanean hasiak gara 2018-19 ikasturteko erronkei aurre egiteko. Eta horien artean Euskaraldia dugunez, eraberritua den ikasle batzordea gelaz gela (DBHn) ibili da azalpenak ematen.
Gogoratu zuen iritziak eta ekarpenak esku zabalik jasoko ditugula. Beraz, animatu eta jarri harremanetan gurekin!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!
Hitzak: Eguzkilore












Utzi erantzuna