Denok zu, denok zu. Mutil edo neska berdin du!
Atzo, 2018ko azaroaren 6an,Gipuzkoako Foru Aldunditik bi teknikari gure ikastetxera etorri ziren. DBH1ekoei azaldu ziguten zer den indarkeria sexista eta nola egin arazoari aurre.
Azaroaren 25 ari buruz ere hitz egin genuen.Elkarrekin ariketa batzuk egin genituen: indarkeria adibideak aipatu, emakume batek zer sentitu dezakeen indarkeria sentitzen duenean, bere lekuan jarri eta nola lagundu diezaiokegun.Pare bat bideo ere ikusi genituen. Ondoren abesti bat ipini ziguten: Denok Zu!
Bukatzeko,hiru opari eman zizkiguten: poltsa bat, pultsera bat eta Denok Zu diska.
Hitzak: Jakes Gogortza eta Julen Gogorza DBH1










Utzi erantzuna