Dakizuen moduan Floreaga ikastetxeak bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den Euskaraldiarekin.
Zuek ere parte hartzera animatu nahi zintuzketegu eta horretarako gogoratu izena ematerakoan ahobizi edo belarriprest izan nahi duzuen jarri behar duzuela. Izen ematea online egin behar da honako helbide honetan:
Hala ere, prozesu hau erraztearren, ondorengo egun hauetan ikastetxeko atarian izango gara eta bertan izena eman ahal izango duzue:
- Urriak 24, asteazkena, 17:00etatik 18:00etara.
- Urriak 26, ostirala, 17:00etatik 18:00etara.
Beste aukera bat paperezko inprimakia betetzea da. Inprimakiak astelehenetik aurrera idazkaritzan izango dituzue eta baita jasotzeko kutxa ere.
Zer izango zara zu, ahobizi edo belarriprest?
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!
Argazkia: Zezilio Salas
Hitzak: Eguzkilore













Utzi erantzuna