Urtero moduan, Agenda 21en ildoak jarraituz, irteera eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Hainbat taldek hartu dute parte, hala nola, LHko 2. mailatik hasi eta 6. mailara arte.
LH 2ko ikasle taldea Loiolako errota ikusteaz gain, egun polita pasa dute Loiolako inguruetan. LH 3koak aldiz, Ekain Berri kobazuloetan barrena ibili dira, eta arratsaldean, Azpeitiko tren museoan iraganera egin dute bidaia. LH 4koek Bilboko itsasadar inguruko parajeak ikusi dituzte eta itsas museoan ekoginkana eta tailer bat egin dituzte. Ondoren Deustoko Salestarren eskolan bazkaldu eta jolasteko denbora ere hartu zuten. LH 5 taldea hain berezia den Igartubeitia baserrira joan dira. Sagardoa egiteko dolarearen inguruan eraikia da, asko ikasi dute sagardogintza eta baratzeari buruz. LH 6koak Pagoetara egin dute ibilaldia, bertako basoa ezagutzeko parada izan dute, baita aurkitzen diren bitxikeriak ikusteko ere.
Aparteko eguraldia lagun, egun bateko irteera ederra egin dute talde guztiek.





LH2 LOIOLAN
LH3 EKAIN BERRI ETA TREN MUSEOA
LH4 BILBON
LH5 IGARTUBEITI
LH6 PAGOETA














Utzi erantzuna