Maitzaren 24a egun berezia izaten da Floreaga Ikastetxean, gaur, Maria Laguntzailaren festa ospatu dugu.
HHkoek, goizean pelikula eta elizkizun txiki bat izan dute. Arratsaldean 6.mailakoen laguntzarekin jolasak eta abestiak izan dituzte.
LHri dagokionez, mezarekin hasi eta ondoren jolasak. Aste osoan errekreoetan hasitako txapelketa bukatu dute gaur, KAKUTE suertatu delarik irabazlea.
DBHn berriz, eguna meza eta pelikularekin hasi dugu. Arratsaldean, jolasak goiko pation.
Gaur egun berezia izan da DBH 4ko ikasleentzat, azkenengo urtea dutenez gure artean ikastetxeko Zuzendari Titularrak, Davidek ikasle ohiei ematen zaien ikurra eman die.
Eguraldiak lagundu digularik, egun bikaina pasatu dugu!














Utzi erantzuna