Urduritasuna, ilusioa, beldur apur bat… sentimendu guzti hauek izan genituen nahasian Baztartxoko oholtzan. Baina hainbeste entsegu egin ondoren bikain atera zitzaigun emanaldia. Alde batetik prestaketa lanetan asko saiatu ginelako eta bestetik, ikasleak, artista hutsak izateaz gain oso serio hartu zutelako gaia eta emanaldian zehar oso jarrera ona izan zutelako.
Aurten ere mundu ezberdinetan murgiltzeko aukera eman ziguten bertsoek: hondartzako protagonistez gain, pelikuletakoak izan genituen oholtza gainean 5. mailakoen eskutik. 6A. mailakoekin berriz herrialdez herrialde ibili ginen. Ondoren, 6Bkoek koadrila berezia aurkeztu ziguten Jose Miguel Barandiaranen eskutik; hantxe eman ziguten euren berri Tartalok, Lamiek… euskal mitologiako pertsonaiek.
Baina urduritasun eta beldurraren gainetik gozamena izan zela nagusi esango nuke nik. Euskaraz gozatu genuen bertsotan aritu ginenok eta baita ikusleek ere.



Hitzak: Mailu Irizar
Argazkiak: Jesus Larrañaga










Utzi erantzuna