Maiatzaren 9an Euskal Confinta 2018 ospatu da Busturian, Iraes 21 sareak antolatuta. Iraes 21 Jasangarritasunaren Agiria lortu duten ikastetxeen euskal sarea da. Dakizuenez, Floreagak Jasangarritasunaren Agiria berritzeko auditoria pasa izan du aurten, horretarako lan handia egin delarik. CONFINTak (Conferencia Internacional Infanto-Juvenil – Cuidemos el Planeta) Euskadiko gazte ugari elkartu ditu ingurumenari buruz eztabaidatzeko eta urtean zehar egindako lan guztiak partekatzeko.
Gure Ikastetxeko Iraes 21eko taldeko hiru ordezkari egon dira bertan aurtengo proiektuak aurkeztuz eta tailerretan parte hartuz: Maite Diaz de Zerio (DBH1), Irati Lizarralde (DBH2) eta Maialen Sudupe (DBH4). Denek Uxua López ingeniari nafartarrak Antartikan izan duen esperientzia ezagutzeko aukera izan dute. Uxuak emakumeek zientzietan duten papera azpimarratu du eta ingurumenaren alde egiten ari diren lana goraipatu du, gazte guztiak beraien ametsak lortzera animatuz.
Irakasleek ere Uxuaren hitzaldi bat izan dute eta baita Busturiako ekoetxean egin den instalazio geotermiko eta fotoboltaikoa ezagutzeko eta bisitatzeko aukera ere.
Iraes21 zer den eta zer egiten duen gehiago jakiteko hemen duzue esteka hau:
Floreaga ikastetxeko Iraes21eko kideen partetik ingurumenaren alde borrokatzera animatzen zaituztegu: ETA GU EZ BAGARA, NORTZUK? ETA ORAIN EZ BADA, NOIZ?











Utzi erantzuna