Iritsi da Sierra Leonara neguan bidali genuen kontainerra. Freetown hiritik argazkiak bidali dizkigu Jorge Crisafulli apaiz salestarrak. Argazki hauetan gazteen egoera eta kontainerraren hustea azaltzen dira. Azkoititik bidaliak dira Alfa-Arte duten janariz beteriko kartoizko kaxak.
Jorge Salestarra Espainian eta Europako beste nazio batzuetan izango dugu apirilean, “Love” dokumentalaren aurkezpenean. Raul de la Fuentek eginiko dokumental honetan Freetown eta inguruan prostituzioan esplotatuta bizi diren neska gazte eta umeen egoera azaltzen du. Sos batzuk lortzeko, zapalkuntza handia jasan behar dute, biolentzia asko pairatzen dute, eta gaixotasun ugari dituzte, askotan ezjakinean. Salestarrak gogor ari dira neska hauen alde lanean, euren duintasuna errespetatu eta etorkizun egokia izan ahal dezaten.
Dokumentala Madrilen estreinatuko da apirilaren 4an, Jorge Crisafulli han izango da. Gasteizera etorriko da bera apirilaren 6an, Aldabe Zentro Zibikora. Apirilaren 27an Iruñean izango da.











Utzi erantzuna