• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

ALVARO NEIL,BICICLOWN

2018-01-27 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Urtarrilaren 25ean Floreagan izan genuen Alvaro Neil, “Biciclown”, eta bere hitzaldiak “Don Bosco Astea”ri hasiera eman zion DBHko ikasle eta irakasleentzat.

Alvarok bizikletaz munduari bira eman dio. 200.000 kilometrotik gora, 117 herrialdeetan zehar, Ameriketako hego muturretik iparraldeko ertzeraino,  Europa herrialde guztiak, Afrika Atlantiko ozeanoaren kosta goitik beheraino, Asian Ekialde Hurbileko basamortuetatik Ekialde Urruneko herrialde ia guztietaraino, Australian zehar … 2004n hasi eta 2017ko azaroan Oviedon amaitu zuen arte … Orain 50 urte ditu.

Alvarok bere bizikleta eta bere kanpin denda txikia erakutsi zizkigun. Bideo eder baten, bere ibilbidea laburbildu zuen. Paisaia zoragarriak, munduko herrialde guztietako jendea … eta bizitzeko filosofia bat.

Alvarok Lege ikasketak egin zituen eta Notario lanean aritu zen urte batzuez. Oporretako hilabetearen zain bizi zen, bizikleta hartu eta munduko bazterrak ikusteko asmoz. Dena uztea erabaki zuen arte. Benetan nahi zuena mundua ikustea zen, bidaiatzea, bizikletaz … Eta, berak dionez,   bizitzan benetan nahi duzuna egin behar duzu, gaurko eguna intentsitatez bizi …  aukerak egin behar dira, nahi den guztia ezin delako lortu. Ez dadin gertatu bizitza igaro eta gero ez eginaz damutzea …

Alvarok bost hizkuntza hitz egiten ditu, baina garrantzitsuena askotan ez da hizkuntza jakitea, baizik eta benetan komunikatzeko asmoa izatea.  Jende askok lagundu dio Alvarori, berak dionez, eta gutxien duenak ematen du laguntza handiena normalki. Diru gutxirekin bizitzen ohitu da, liburuak eta bideoak berak editatzen ditu.

Bere bidaietan zehar Clown edo pailazo emanaldiak eskaini izan ditu, beti dohain, baina proiektu zehatz batzuen alde, adibidez Benin eta Togo inguruko kaleko umeentzat eta haien aldeko saioak, Grezian bildu diren errefuxiatuentzat eta haien alde …

Saioaren amaieran aukera izan genuen munduko hainbat tokiei buruz galdetzeko: Txile, Venezuela, Maroko, Pakistan … Plazer handia izan da bere bideoa eta hitzak jasotzea. Eskerrik asko!!

 

Hitzak: Juan Inazio Sudupe

Argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: ALVARO, azkoitia, BICICLOWN, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa