• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

SOLIDARITATE PINTXO ARRAKASTATSUA

2017-11-02 Idazlea: LH Floreaga Leave a Comment

Urriaren 28an, larunbatean, “Solidaritate Pintxoa eta Bigarren Eskuko Denda” eta Alai Batzak umeentzat antolaturiko jolas eta tailerrak izan genituen Azkoitiko Plazan. Jai giroko ekimen ederra izan zen, Beninen Salestarrek kaleko umeei laguntzeko dituzten proiektuen alde.

Eguraldi eskasa egin zuen, euri askorik bota ez bazuen ere, baina, hala ere, bisitari ugari etorri zen Kontzejupera. Egun hauetan jende askoren laguntza jaso dugu, Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako ekintza honetan. Azkoitiko hainbat harakin eta okinek euren jeneroa eman digute opari (Bittor, Iñigo Agirre, Traki, Zumardi, Otzarreta, Landakanda, Beheko Okindegia). Elkarte edo soziedeek ere laguntza handia eman digute (Ardatz, Txuri Urdin, Martitte, Plaza Berri, Hiru Iturri, Izkitturri, Xoxote, Errebaleko Txokoa, Iraurgi, Beti Poz, Abiola). Hainbat tabernarik ere edaria edota pintxoak eman dizkigute dohan (Bar Alejandro, Arkupe, Batzokia, Orbela, Zurt, Latz, Dean, San Agustin). Gainera hainbat dendarik ere euren babesa eman digute (FK, Ameztoi, Berastegi Baserria – Xoxote gazta, Itziar). Eta ezin ahaztu familia askok etxean prestatutako pintxo eta postreak ekarri zituztela musutruk. Kontua da barra inoiz baino hornituagoa egon zela: Pintxo ugari, aukera handia eta kalitate bikaina.
Bestalde, jende askok euren opariak eskaini zituzten bigarren eskuko dendan saltzeko. Gainera, GG taldeko gaztetxo ugari aritu zen barra atenditzen, dendan saltzen, zozketako bileteak saltzen … Jende ugari etorri zen pintxo eta trago ederrak dastatzera eta beraien laguntza ekonomikoa ematera. Denentzat gure eskerrona!!

2400 euro jaso dira eta Beninera bidaliko dira. Bestalde zozketako azken bileteak ere saldu dira. Saria azaroaren 2ko ONCE zenbakiarekin emango da. Azkoitiko udalaren laguntza ere nabarmendu nahi dugu.

GG taldekoen izenean, mila esker parte hartzaile eta laguntzaile guztiei. Eskerrik asko!!

 

 

 

 

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • LH 2B
  • HH 4
  • 2026-05-29 HH Irteera035
  • 2026-05-29 HH Irteera033
  • 2026-05-29 HH Irteera034
  • 2026-05-29 HH Irteera031
  • 2026-05-29 HH Irteera032
  • 2026-05-29 HH Irteera028
  • 2026-05-29 HH Irteera029

Datorrena

Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Zuhatza
Ikasbidaia: LH 5-6 Zuhatza
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Eka
16
ar.
9:00 am Ikasbidaia: LH 3-4 Barria
Ikasbidaia: LH 3-4 Barria
Eka 16 @ 9:00 am – Eka 18 @ 5:00 pm
 
Eka
19
ol.
12:30 pm Oporrak
Oporrak
Eka 19 @ 12:30 pm
 
Uzt
23
og.
1:00 pm Oporrak – Haur Eskola
Oporrak – Haur Eskola
Uzt 23 @ 1:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT