Urriaren 11n Oñatira joan ginen egun-pasa LH4ko ikasle-irakasleak. Hauxe egun ederra pasa genuena!
Lehenik Arantzazura joan ginen eta bertan, egunean zehar gure gidari izan ziren sei begirale ezagutu genituen. Lau taldetan banatu eta oinez buelta ederra egin genuen Arantzazuko parajeez gozatuz.
Bazkalondoren Oñatira jaitsi ginen autobusez. Aurreko taldeetan banaturik Natur Eskola ezagutu eta gure inguruko animaliei buruz ere ikasi genuen. Azkenik eskulan txiki bat egin genuen eta opari eta guzti bueltatu ginen!

Hitzak eta argazkiak: Mikel Pastrian, Maribel Garcia eta Juan Carlos Orodea










Utzi erantzuna