• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

EUSKARA EGUNERAKO IDEIA LEHIAKETA

2017-09-29 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Euskararen egunerako, abenduak 3, egitaraua berritzeko balio dezaketen ideiak saritu nahi ditu euskara mahaiak. Horretarako, aurten lehendabiziko aldiz, ideia lehiaketa bat abiatu dute herritarren proposamenak jasotzeko. Lehiaketa gaztetxontzat antolatu da, eta, beraz, Azkoitiko ikastetxeetan egun DBHn, batxilergoan eta lanbide heziketan matrikulatutako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ideia aurkez ditzake.

Ideiak aurkezteko epea 2017ko irailaren 21ean hasi zen eta urriaren 6an amaituko da 15:00etan. Ideia eguerdian ikastetxeekin egiten den ekitaldirako ala arratsalderako den zehaztuz, deskribapen laburrarekin eta ezizenarekin sinatuta aurkeztuko da ideia aurkezteko orrian (deskargatu dokumentua).

Orriak aurkeztuko dira ikastetxeetako idazkaritza bulegoetan, udaletxeko harrera bulegoan edo euskara@azkoitia.eusposta elektronikoan. Aurrez aurreko orriak gutun-azal txikiarekin aurkeztuko dira. Gutun-azalak kanpotik ezizena eramango du idatzita eta barruan egilearen ezizena, izen-abizenak, adina eta telefonoa. Ideia posta elektronikoz aurkeztuz gero, mezu bakarrean bi fitxategi bidaliko dira, batean ideia ezizenez sinatuta eta bestean egilearen datuak: ezizena, izen-abizenak, adina eta telefonoa.

Epaimahaia euskara mahaia izango da —Bizilore, Azkoitia BHI, Urola Kostako Hitza, Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Azkoitiko Udala, Floreaga Salestar Ikastetxea, Xabier Munibe Azkoitiko Ikastola, Urola Lanbide Eskola, Azkoitiko AEK eta Erniarraitz Bertsozale Elkartea taldeek osatzen dute—. Sariren bat eman gabe gera liteke epaimahaiaren iritziz aurkeztutako ideiak balorazio irizpideekin bat ez badatoz.

Sariak 2017ko urriaren 18an jakinaraziko dira komunikabideen bidez. Honako hauek izango dira irabazleen sariak:

 1. saria: 200€                         

 2. saria: 100€

 3. saria:   50€

HERRIXEN Merkatari Elkarteko establezimenduetan erabiltzeko bonoak izango dira.

Lehiaketari buruzko informazio gehiagorako deitu 943857175 (Jasone) telefono zenbakira, idatzi mezua euskara@azkoitia.eus helbidera edo ikastetxean bertan galdetu.

Hitzak: Euskara Mahaia / Olaia Juaristi

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, euskara eguna, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, lehiaketa, mahaia, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa