Iritsi zen azkenean horrenbeste espero genuen eguna, irailak 16. Batzuentzat sarri entzundako toki batera joateko unea, beste batzuentzat gaztetan bizitako une zoragarriak gogoratzeko aukera ezin hobea, orain, maite ditugunekin, etxekoekin. Gure seme-alabei guk bizitakoa helarazteko eta beste familia batzuekin asteburuaz modu desberdin batez difrutatzeko aukera paregabea. Somalora joateko eguna iritsi zen.
Jende berria ezagutzea, gure baloreak amankomunean ipintzea, esperientzia konpartitzea, batera lanean eta jolasean aritzea…guzti hori posible dela ikusi dugu. Bai, posible da ELKARREKIN ekintza txiki eta zoragarriak egitea eta bizitzea. Ordain ezina da ikustea, Floreagako hezkuntza komunitatea osatzen dugun gurasook familia txiki bat osatu dezakegula eta gainera gozatuz, parte hartuz, kolaboratuz, bakoitzak berea aportatuz bizirik dagoela sentitzea.
Aukera gehiago izango dira elkarrekin bizitzeko, animatu eta parte hartu!!!












Utzi erantzuna