FLOREAGA Ikastetxeko ikaslea den NAIA ARRIZABALAGAk Argi-Berri elkarteak antolatutako “Lazkao Txiki” XXVI. bertsopaper lehiaketan Gaztetxoen mailako bigarren saria eskuratu du.
Sariduna zela uztailaren 20an jakin bazuen ere, sari banaketa irailaren 10ean izan zen Ordiziako Barrena Kultur etxean.
ZORIONAK!
HERRIKO ALKATE BANINTZ
Doinua: Badira hiru aste
Herri honetan batzuek poza
eta beste batzuk mina.
Batzuk lana egin behar dute
Besteek dena egina.
Denak berdinak sentitzeko nik
egingo det ahalegina
ta ea lortzen dudan sortzea
herri on ta atsegina.
Batzuk dabiltza diru askokin
burua galduta ero
ta besteek berriz poltsikoak
hutsik ta euroak zero.
Ta diruz ondo daudenak beti
kejau eiten die gero
Saiatuko naiz denei jartzen
Poltsikoak diruz bero.










Utzi erantzuna