ORIOKO KANPALDIA
Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara.
Ekainaren 8an goizeko 09:00etan prest geunden autobusa hartzeko.
Goizean, maletak utzi ondoren pasiera bat eman genuen Zarauzko kanpineraino.
Bazkaldu ondoren bertako jolas tokian jolastu ginen eta bostak aldera igeri lekuan sartu ginen. . Ondoren, bainujantzia kendu eta gosez afaltzera abiatu ginen.
Gauean prestatutako ekintzak: abestiak, dantzak, antzerkiak eta diskoteka eduki genituen eta bai ederki pasatu ere!
Ekainaren 9an gosaldu ondoren, igerilekuan ibiltzeko aukera izan genuen nahiz eta ura hotz xamarra zegoen, ederki ibili ginen! Motxilak jaso ondoren, bazkaldu eta jolasten egon ginen autobusa gure bila etorri zen arte Azkoitira bueltatzeko.
Hurrengo urtean gehiago!!!!!


Hitzak eta argazkiak: Alberto, Marivi, Julen, Imanol, Isabel eta Amparo











Utzi erantzuna