HIRU EGUN JOLASTUZ, ABESTUZ, DANTZA EGINEZ… LABURBILDUZ GOZATUZ
Nekatuta baina gustura… Hona hemen Hondarribian bizi izandakoaren laburpenik egokiena.
Hiru egun zoragarri igaro ditugu Hondarrabiako Elkano aterpetxean.
Asteazkenean goizez, Aquariuma bisitatuz hasi genuen ibilaldia eta egia esan mundila iruditu zitzaigun bertan ikusi eta entzundako guztia. Zenbat gauza berri ikasi genuen!
Kristina Enean bazkaldu eta aterpetxera iritsi orduko hasi ginen bertako espazioaren jabe eginez, elkarrekin jolastu, hitz egin… eta hitz baten laburbilduz, elkarrekin gozatzen. Eta horixe izan da hiru egun hauetan nagusitu den sentimendua : GOZAMENA. Hondartzan nahiz aterpetxean bertan, kalean nahiz parkean, beladetan nahiz geletan giro bikaina izan dugu eta egia esan behar bada, oso jarrera ona izan dute neska-mutilek.
Beti bezala, elkarrekin gelaz kanpo egotea aberasgarria izan da lagunarterako eta harremanak sendotzeko.




HITZAK: irakasleak
ARGAZKIAK: Laura, Reyes, Maje, Yohana eta Mailu










Utzi erantzuna