Maiatzaren 27a, Gimnastika Erritmikoko taldekako Euskadiko txapelketako lehiaketa jokatu zen.
Txapelketa horretan Floreagako ikasle diren Oihane Urain eta Mariak Santizok, eta ikasle ohia den Piuquen Suarez-ek hartu zuten parte
Bost neskez osatuta dagoen taldeak ikasturte osoan zehar prestatu eta landu izan duten dantza hiru uztai eta bi pare mazakin egin zuten. Hau burutzeko eta erakusteko azkeneko aukera zen; ordura arte egindako lan guztiaren emaitza erakusteko aukera.
Bezperan, 15:30etan elkartu ziren azkeneko entrenamendua egiteko. Guztiek urduritasuna nagusi bazuten ere, 20:30 arte jo eta ke lanean jardun zuten.
Azkenik, iritsi zen eguna. Azkeneko prestakuntzak eta entrenatzailearen aholkuak entzun ondoren beraien txanda zen.Dantza gogo handiz egin zuten eta oso ondo irten zitzaien. Podium-eko sariren bat lortzea oso zaila zela konturatu ziren, oso maila altua baitzegoen txapelketan. Bukaeran, hirugarren saria lortu zutela jakin zutenean asko poztu ziren urte guztiko lan guztiak merezi izan zuela ikusirik.
Hala ere, beraien urteko azkeneko txapelketa ez zen hura izan; izan ere, Euskadiko bakarkako txapelketa hurrengo astean zen, ekainaren 3an. Bertan Oihane Urainek bigarren postua lortu zuen Gipuzkoako txapelketan eta Maria Santizok laugarrena; horrela Euskadiko txapelketarako postua lortu zuten. Bakoitzak bi dantza egin zituen; bata uztaiarekin eta bestea sokarekin. Oihanek, bederatzigarren postua lortu zuen, eta Mariak, berriz, bigarrena.
Beraiek diotenez oso pozik daude izan dituzten emaitzekin beraien ikasturteko helburua Euskadiko txapelketan parte hartzea baitzen.
Ekainaren amaiera arte entrenatzen jarraituko dute Azkoitian ekainaren 21ean egingo den erakusketarako eta beste hainbat torneotarako prestatzeko. Uztailean zehar ere izango dute aukera entrenatzeko eta Andramaixetan beste erakusketa bat egingo dute.
Gimnastika Erritmikoak esfortzu asko eskatzen duen kirola da. Astero entrenatzen dituzte hamar orduek kontzentrazio eta sakrifizio asko eskatzen baitute.
ZORIONAK !











Utzi erantzuna