MUNDU BAT BERTSOTAN:
Urduritasunaren gainetik gozamena nagusi
Baztartxo ia beteta. Ikusle asko eta artista ugari oholtza gainean. Horixe da maiatzaren 18an Baztartxo antzokian ikusi eta bizi izan genuenaren argazkia.
Aurten ere Bertsozale Elkarteak, ikastetxeek eta Udalak elkarlanean burutzen dugun “Mundu bat bertsotan” proiektuak eman ditu bere fruituak eta Baztartxokoa, egindako lanari esker jasotako uzta izan da.
Gure ikasleek bikain bete zuten euren papera: basoko pertsonaia, zinegotzi, herritar, klima aldaketaren aurkako ekologista edota bertsolari ospetsu izan…
Baina argazkiak eta bideoa dituzue han bizi izandakoaren lekukorik onenak…
Gozatu zuek ere guk gozatu genuen bezala….



HITZAK: Mailu Irizar
ARGAZKIAK: Jexux Larrañaga










Utzi erantzuna