Maiatzaren 17an Bizkaian, Busturian, izan ginen Iraes 21eko Euskal Confint-a egiten. Euskadiko Ikastetxe Jasangarrien ordezkariak elkartu ginen bertan. Hasieran aurkezpena izan genuen eta gero, taldetan banatuta, urtean zehar egindako lanei buruz egon ginen hitz egiten. Aurtengo gaia palma-olioa izan da.
Ondoren taillerren ordua iritsi zen: bertso, bideo, hormirudia, gutuna, antzerki…. eta bukatutakoan bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu ondoren Dorre Madariagari bisita bat eman genion eta azkenik tailerretan egindako lanak aurkeztu genituen. Tailer horietan parte hartuz eta beste gazte batzuekin esperiantziak trukatuz asko disfrutatu genuen.
Hitzak: Irati Lizarralde.










Utzi erantzuna