20. KORRIKA hasi da martxan!
Otxandion hasi zen ostegunean, martxoaren 30ean, eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean, 2.535 km burutu ondoren.
Guk, Floreagakook, apirilaren 5ean goizeko 6:05 inguruan hartuko dugu lekukoa 1.427. km-an (Olasoko bidegurutzean). Goiz samar den arren, ikasle, guraso eta irakasleok irrikan gaude euskaren aldeko lasterketa erraldoi honetan parte hartzeko.
Gogoratu Korrika Txiki ere izaten dugula. Apirilaren 4an, arratsaldeko 16:30ean, maila bakoitza abiapuntu desberdin batetik aterako bada ere, guztien helmuga Plaza Nagusia izango da.
Girotzeko asmoz, irakasleak asteetan aritu dira abestia irakasten. Dagoeneko entzungo zenuten bat baino gehiago kalean Zirkorrika abesten. Bestalde, ikasleek beraien petoak margotu dituzte eta hormairudiak, marrazkiak…egiten ari dira kalean zehar itsasteko.
Eguzkiloreko ikasleak ere aurkezpenak egiten aritu dira, bai DBHkoei eta baita LHkoei ere. Korrikari buruz hainbat gauza gogorarazi dizkiete eta aurtengoari buruz informazioa eman. Txikienek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen pasadizo bat entzun ondoren, beraien mezu sekretua idatzi behar izan dute (benetako lekukoan joan ohi den moduan). Zaharxeagoek, aldiz, Euskara, Euskal Herria eta Korrika izeneko bideo bat ikusiz gaiari buruzko ariketatxo batzuk egin dituzte.
Guztia prest dago datorren asterako. Animatu eta etorri zu ere!!!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta
EUSKARAREN ALDE
Hitzak: Eguzkilore












Utzi erantzuna