• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

MAIALEN SUDUPE. ZORIONAK!

2017-03-02 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Ez da martxa makala Floreagako ikaslea den Maialen Sudupek daramana!

Floreagako ikasle asko aritzen dira egunero, astero hainbat kirol praktikatzen. Ez dira gutxi ia egunero ordu luzez igerilekuan sartzen direnak. Horietako bat dugu DBH 3ko ikaslea den Maialen Sudupe, bera Izarraitz Igeri Elkartean aritzen da,

Joan den astean otsailaren 25ean eta 26an Irunen jokatu den Euskal Herriko Txapelketan hiru probatan hartu du parte. Esan behar da gehienez hiru probatan bakarrik har dezakeela parte. Bertan 100 m eta 400 m estiloetako bi probatan lehen postua eskuratu zuen; horretaz gain, bigarren postua ere eskuratu zuen 100 m libreko proban. Guztira urrezko bi domina eta zilarrezko bat.

Baina hona iristeko  astean sei egunetan entrenatzen du, egunero bi orduz, baita oporretan eta jai egunetan ere. Kontuan hartu behar da denboraldia irailean hasten dela eta uztaila amaieran amaitu Espainiako Udako txapelketarekin. Abuztuan   itsasoko igerialdiak egin izan ditu.

2016-17 denboraldian erronka handienak honakoak izan ditu:

Neguko Espainiako Txapelketa Absolutua – Sabadellen, abenduaren 16tik 18ra

Bertara joan ahal izateko gutxiengo denborak lortu zituenez, banakako 100 m bizkar proban eta taldeko 4x200m libre proban lehiatzeko aukera izan zuen.

Berak oraindik infantil mailan aritu behar bazuen ere, maila absolutuan parte hartu zuen, horrek dakarrenarekin.

Gabonetako Nazioarteko Txapelketa – Donostian, abenduaren 29an

Finalerako sailkatu zen 100m bizkar eta 200m estilo probetan. Hemen ere absolutu mailan aritu zen.

Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketa- Infantil / Junior – Castellonen, otsailaren 11 eta 12an.

Hemen  Euskal Selekzioko partaide izan zen.

Lortutako emaitzak honakoak izan ziren:

  • 4 banakako probatan lehiatu zen:
    • 100m tximeletan 11. postua
    • 200m tximeleta  15. postua
    • 200m estiloetan  11. postua
    • 400m estiloetan 13. postua

* 3 errelebo probetan hartu zuen parte

  • 4x100m libre,
  • 4x200m libre
  • 4x100m estiloak

 

Gipuzkoako Txapelketa – Infantilak Azpeitian, otsailaren 18 eta 19an

Txapelketa honetan, gehienez, lau probatan har zezakeen parte. Bertan lortutako emaitzak honakoak izan ziren:

  1. postua 400m libre, 50m bizkar eta 200 estiloak probetan
  2. postua 200m bizkar proban

Datorren martxoaren 18tik 21era  Xixonen ospatuko den Neguko Espainiako Infantilen/Junior Txapelketara joan ahal izateko gutxiengo denborak lortu ditu zazpi proba desberdinetan: 100m libre, 400m libre, 100m tximeleta, 100m bizkar, 200m bizkar, 200m estilo eta 400m estiloetan. Adierazi digunez bertan, gehienez, banakako sei probatan har daiteke parte, eta seguraski lau probetan lehiatuko da.

ZORIONAK!

Argazkiak: IZARRAITZ Igeri Elkartea

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, maialen, salestar, sudupe

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa