IRITSI DIRA INAUTERIAK!!!
Goizean eman diogu festari hasiera ikastetxeko txikienekin. Kolorea, musika, dantza… ez da falta izan gaur Haur Eskolan!
Arratsaldean, eguraldiak hasieran lagundu ez arren, atera gara Azkoitiko kaleetan barrena. Gaurkoa ordubeteko kontua izan arren, Floreaga Ikastetxean aspalditik hasiak ginen guztia prestatzen. Talde handian prestatzen dugun eguna da. Koordinazioa, lana, ilusioa dira talde honek behar dituen osagaietako batzuk. Osagaiak beharrezkoak badira…. zer esanik ez osagai horiek guztiak biltzen dituzten pertsonak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ezkutuan lanean aritu diren ama/amona talde horri. Zuek gabe ezinezkoa izango litzateke! Zorionak eta mila esker!
Dagoeneko hasiak gara hurrengo urterako gaiak pentsatzen!
Argazkiak: Iban Garcia eta Imanol Garcia

















Utzi erantzuna