Ekain Txou emanaldi bikaina izan dugu Floreagako Don Bosco aretoan, LH1-2 eta HH4-5eko neska eta mutilentzat, Don Bosco kultur astearen barruan, urtarrilaren 27an.
Asko gustatu zaigu Ekainen umorea. Segituan jarri gaitu guztiak txaloka … Trebezia handia erakutsi du sokaren gainean ibiltzen, begiak tapatuta ere bai, … Marakak eta bozina jotzen lagundu diogu, … Musirakarako bere trebezia erakutsi digu flauta bat eta gero bi flauta batera joz, … bidaia zoragarria egin du Julen irakaslearekin kotxez, … Lortu du bere ahateak uztaia zeharkatuz jauzi mortala egitea, … malabarismo politak egin ditu paineluekin eta bolekin, … Josune eta Alberto irakasleak soka dantzan ipini ditu, … Dena oso ondo. Gainera, amaieran bis bat eskaini eta argazki batzuk atera ditu gurekin. Mila esker eta oso izan, Ekain eta lagunak!!!











Utzi erantzuna