• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

ZAPOREAK

2017-01-27 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Don Bosco Kultur Astean, ZAPOREAK taldeko Oraitz Garzia donostiarra izan dugu Floreagan urtarrilaren 26an.

Gobernuz Kanpoko erakunde hau, ZAPOREAK, Donostian, Intxaurrondon, sukaldean trebeak diren koadrila bateko lagunek osatu zuten 2015ean, Siriako gerratik Europara zetozen errefuxiatuei jaten duintasunez emateko asmoz.  Kios irlara lehen bidaia 2016ko urtarrilean egin eta martxoan jada bazkariak ematen hasi ziren. Orain egunean 1200-1400 bazkari banatzen dituzte eta denbora tarte labur honetan 250 boluntario inguru joan dira Kios aldera, euren oporretako hiru aste musutruk emateko asmoz.

Turkiatik Kiosera erraz sartzen ziren errefuxiatuak hasieran, eta han egun gutxi egin ondoren, Greziako hiriburura eta handik Europako hainbat herrialdera abiatzen ziren; orduan janaria poteetan ematen zitzaien. Gero Turkiak eta Europar Batasunak sinatu zuen akordioak kontrola asko estutu zuen eta errefuxiatu asko denbora luzez Kios irlan daude; orduan janaria bandexetan ematen zaie. Pixkanaka, euskal sukaldaritzaz gain, siriarren gustuko jaki batzuk euren erara prestatzen ere hasi dira. Orain 1500 kaloriako menuak eskaintzen dituzte. Kanpin dendetan errefuxiatuak hotz handiak pasatzen ari dira orain.

Eraso bat ere izan zuten, sukaldea apurtu zietenean; baina aurrera jarraitu dute lanean.

Oraitzek oso garbi hitz egin zigun errefuxiatuen eta proiektu honen egoerari buruz. Gainera bost bideo labur erabili zituen, bere azalpenak hobeto ulertzen laguntzeko.

Oraitzek errefuxiatuen eskerrona azpimarratu zuen. Askotan esaten diete oso goxo sukaldatzen dutela janaria. Gainera Donostian, Gipuzkoan eta Euskal Herrian jendearengandik jasotzen duten laguntza eskertu zuen. Enpresa batzuk eta erakunde publikoek ere ematen dute laguntza. Irailean Koxk jaialdia antolatzen dute: sukaldari eta taberna ugarik eskaintzen dituzte pintxoak eta biltzen dirua proiekturako bideratzen da; gastuak handiak baitira.

Oraitzek komentatu digu guk ere izan ditzakegula gure ametsak, edota gure ideiak besteei laguntzeko. Merezi duela aurrera egitea. Mila esker, Oraitz eta ZAPOREAK!!

Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, hitzaldia, ikastetxea, ON BOSKO, salestar, ZAPOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa