Asteazken arratsaldean On Bosco kultur asteari hasiera emateko DBH 1, 2, 3 eta 4ko ikasleek AESLEME elkarteko Leire eta Mikelen hitzaldia izan zuten.
Istripuren baten ondorioz bizkarrezurreko muinean eta garunean lesioren bat jasan duen jendeari laguntzera dedikatzen da talde hau.
Gurean izan ziren bi gonbidatuetariko batek, Mikelek, gaitz hau du eta berak bere bizipenak eta egoera hauek ekiditeko aholku praktikoak eman zizkien ikasleei. Beste gonbidatua, Leire, erizaina da eta berak gaixotasun hauen nondik norakoak eta istripu baten aurrean nola erantzun argitu zuen.
Ikasleak oso gustura egon ziren beraientzat ezezaguna zen talde honen berri izaten eta batez ere Leireren eta Mikelen kontuak entzuten.
Bukaeran Mikelek ikasleak zoriondu zituen eskaini zieten arretagatik eta izan zuten jarrera eskertu zien.
Hasiera bikaina aurretik datozkigun egun bereziei hasiera emateko.










Utzi erantzuna