Beningo zozketako saria eman da
Roman Sudupe Olaizolak jaso du Gazteak eta Garapena taldeak antolatu duen zozketako saria, 9907 zenbakia duen txartela ekartzean. Saria azaroaren 16an eman da, asteazkenean.
Berak jaso ditu Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” margolariek eginiko koadroak, Errealeko Iñigo Martinezek sinaturiko elastikoa eta Caja Laboral saskibaloi taldeko kamiseta sinatua eta Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkaria edo afaria.
Aurten 4700 inguru txartel saldu dira. Diru hori kaleko umeen aldeko solidaritate proiektura bidaliko da oso-osorik.
Zorionak, Roman, eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!!!










Utzi erantzuna