Urriaren 6an, LHko 4. mailakoek Azpeitira egin zuten txangoa. Goizean, Lapatx zabortegia bisitatu eta zabortegiaren funtzionamendua ezagutzeako aukera izan zuten. Eguerdian, Loialan ibili ziren eta bertan egin duten parke berrian jolastu zuten. Eguraldiak laguntzen zuenez, Azpeitiko parke estalian bazkaltzera abitau ziren ibilaldi polit bat emanaz.
Arratsaldean, Burdinbidearen Museoan trenen historian murgildu ziren. Bisitan zehar, lurrunezko makinak, Urola trenaren bagoiak, tranbiak eta abar ikusi ahal izan zituzten. Azkenean, tranbia batean bueltatxo bat ere eman zuten.
Egun ederra igaro zuten elkarrekin!


Argazkiak: Olatz Zabaleta eta Maria Arenas










Utzi erantzuna