Ingurugiro Etxea eta Igarako errota
Eguraldiak zenbait momentutan lagundu ez badigu ere, ez da izan inolako arrazoia goiz pasa polita egiteko Loiolan. Ingurugiro etxea eta Igarako errota ikusteko aukera izan dugu.
Ingurugiro etxean, zabor motak eta berauen sailkapenaren inguruko ariketatxoa egin eta bertan jolasten ibili gara, Sagu-zaharren parke berrian. Errotako bisitan berriz, Sistiaga errekaren desbiderapenari esker, garai batean arto irina lortzeko prozesua ezagutu dugu.
Errota ez da beti irekita egoten baina Ingurugiro etxea bai eta doakoa da sarrera. Nahi izanez gero, asteburuan joan gaitezke gurasoekin ikustera. Animatu, merezi du eta!

Argazkiak: Isabel Tolosa eta Olatz Gabilondo










Utzi erantzuna