Ikasturte hasiera ez da beti erraza izaten, aldaketa handiak ematen dira urte batetik bestera, LH1.go mailakoen kasua da adibidez. Etapa berri batean hasi dira, eta gauza asko aldatu da beraien inguruan. Aldaketa errazagoa egiteko asmoz, LH5. mailakoek ikastetxea erakutsi diete.
Bulego ezberdinak, idazkaritza, patioak, irakasle gelak… leku berri asko erakusteaz gain, zenbait arau ikasteko aukera ere izan dute. Laguntza ezin hobea izan da LH5. mailakoek eskaini dietena, orain leku berriak zuen presentziaz betetzea besterik ez da falta.
ONGI ETORRI LHRA GUZTIOI!

Argazkiak : Olatz Zabaleta










Utzi erantzuna