Eguraldi onak aprobetxatuz ikastetxe inguruan txango batzuk egin ditugu. Irteera hauek gure ingurua eta natura ezagutzeko aukera eman digute. Zenbat landare eta animali ezberdin ikusi ditugun!!!

LOREAK (Imanol Urbieta)
Gorri-gorriak, txuri-txuriak
jaiotzen dira loreak,
goxo-goxoa iritsi zaigu UDABERRIA. (Bis)
Arrosak, jazminak, krabelinak,
den-denak zuretzat, bai amona. (Bis)
Lau tximeleta, zazpi erletxo
lore artean dabiltza
Ziru-ziruka, borron-borroka
jakiak biltzen. (Bis)
Gorri-gorriak, txuri-txuriak
jaiotzen dira loreak,
goxo-goxoa iritsi zaigu UDABERRIA. (Bis)
Hitzak eta argazkiak: 2 urteko haurren hezitzaileak.










Utzi erantzuna