Atzo goizean LH 6. mailakoak Azkoitiko industrialdean dagoen Atzegiko tailerra bisitatu genuen. Bertan Atzegiko kideek egiten duten lana, nola antolatuta dauden… ikusteko aukera izan genuen. Beraiekin hitz egiteko eta beraien zaletasunak ezagutzeko aukera ere izan genuen.
Bisita interesgarria izan zen batez ere gu bezalakoak direla eta gutako edonor bezala bizi, sentitzen, dutela… ohartzeko.
Eskerrik asko zuek ezagutzeko emandako aukeragatik.
Hitzak: Laura Murillo









Utzi erantzuna