Aurtengo Elkar Haziko azkenengo saioa alaitzera gure lagun Pili eta Mili pailazoak etorri zitzaizkigun!!
Esperimentazio saio honetan ura izan genuen protagonista. Xalala riki riki kantaz, dantzatu eta dutxatu ginen, edalontzi eta lastotxoekin burbuilak eta tsunamiak egin genituen, baldeetatik ura hartzen saiatu ginen edalontzi, koladore, inmutu… erabiliz, salabardoekin arraitxoak harrapatu genituen eta txintxilik zeuden ur botila zulodunetan ura botaz zer gertatzen zen probatu genuen. Zenbat jolas desberdin!! Ze ederki pasa genuen!!
Ikasturteari amaiera zoriontsu bat emateko hamaiketako goxoa egin genuen. Eskerrik asko Elkar Hazin parte hartu duzuen haur eta guraso guztioi eta muxu bat Pili eta Miliren partez.


Hitzak eta argazkiak: Mónica González eta Ana Amiano.










Utzi erantzuna