Datorren ikasturtetik aurrera, 2016-2017, orain ditugun eskolaz kanpoko ekintza asko aurrera eramateko (zehazki hurrengoak: jangela, goizeko zerbitzua 7:30tik 9tara, mekanografia, euskal dantzak, ingelesa eta JAIKI), San Jose de Floreaga ikastetxeak hezkuntza zerbitzuen kudeaketa burutuko duen enpresa bat kontratatuko du.
Enpresaren izen ofiziala EDUGES XXI SL izan arren, guk, JAIKI deituko diogu, izen hori aurtengo ikasturtean erabili dugulako. JAIKIk, erreferentziazko pertsona bat izango du, pertsona honek urte asko daramatza Floreagan lanean eta guztiontzat ezaguna da, CRISTINA SALINAS da bera.
Cristinak goizaren zati bat eta arratsaldearen beste zati bat ikastetxean igaroko du, eta beste eginkizun batzuen artean, honakoez arduratuko da: eskolaz kanpoko ekintza bakoitzaren altak eta bajak kudeatzeaz, ekintza guztien behar bezalako funtzionamenduaz, eta bai jangela eta bai ekintzetan sortu daitezkeen zalantza eta gertakari guztiei erantzuteaz.
Telefono zenbakia: 688 81 69 32
Posta elektronikoa: jaiki@floreaga.eus izango ditu.
Cristinaz gain, JAIKIk beste hezitzaile batzuk izango ditu (batzuk, aurtengo ikasturtean gure artean izandakoak, beste batzuk berriak) proposatutako ekintzak aurrera eramateko.
Ohiko eskolaz kanpoko ekintzez gain, JAIKIk, ekintza berriak proposatuko ditu. 2016-2017 ikasturterako HHrako psikomotrizitatea, LHrako dantza modernoa, multikirola eta antzerkia 5 urtetik 8 urtera dituzten haurrentzat).
Jarraian, HH, LH, DBH eta jangela eta goizeko zaintza zerbitzuaren informazioa daukazue.
Era berean, eskolaz kanpoko beste ekintza bat aurrera eraman nahi bada (helduentzat ere bai), JAIKIkoek ekintza hori aurrera eramateko pertsona egokia bilatzen saiatuko dira.
Ekintza aurrera eramateko gutxieneko jende kopuru bat beharko da. Iradokizunak aurre-inskripziorako inprimakietan idatz ahalko dituzue. 2016/2017. ikasturtea behar bezala antolatzeko, JAIKIk, eskainiko diren eskolaz kanpoko ekintza desberdinak eta bere prezioak izango dituzten triptikoa prestatu du.
Interesatuak egongo bazinete, orria behar bezala beteta, ekainak 20a baino lehen, idazkaritzara eramatea eskertuko genizueke. Zalantzaren bat argitzeko irailean bilera bat egingo dute.
Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu.














Utzi erantzuna