FLOREAGAKO LH 4.A MAILAKO IKASLEAK SAFER INTERNET DAY LEHIAKETAKO FINALEAN

Guraso eta hezitzaile askoren kezka da Internetek eta, oro har, teknologia berriek zer nolako eragina sortzen ote duten gure haur eta gaztetxoengan.
Gaur egun, Interneteko segurtasunaren gaia eskolan lantzen dugu. Gure ikasleek txikitatik jakin dezaten teknologiak onura asko baina arrisku handiak ere badituela.
Eusko Jaurlaritzak ere Internet eta teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua sustatu nahi du eta “Safer Internet Day 2016” lehiaketa antolatu zuen duela hilabete batzuk.
LH 4.Akoak parte hartzera animatu ginen, STOP izeneko bideo motz bat prestatu genuen, eta finalisten artean aukeratuak izan ginen.
Maiatzaren 20an, finalera iritsi garen guztiak gonbidatuak izan gara Gasteizen. Ez dugu irabazi, baina goiz zoragarri bat pasatu dugu prestatu diguten ekitaldian: bideoak, magia,..baita hamaiketako eder bat ere izan dugu.
Esperientzia polita izan da, benetan!

Hitzak: Maribel Garcia
Argazkiak: Maribel Garcia eta Juan Inazio Sudupe










Utzi erantzuna