Goizeko zortziak hogeita bost gutxitan irten gara Azkoititik Zumairantz. Han, herria gurutzatuz, kosta aldera abiatu gara. Flysch-ean mota askotako bizidunak ikusi ditugu, itsas luzokerrak, itsas trikuak, anemonak, olagarroak…
Argazkiak ere ez dira falta izan, eta primerako giroa izan dugu. Goiza berehala pasatu zaigu, baina marea gora igotzen hastera zihoala, herri aldera abiatu gara. Hamaiketako goxo batez gozatu ondoren, autobusa hartu eta ordu bata eta erdietan Azkoitira bueltatu gara.
Hitzak: Maria Santizo
Argazkiak: Mª Axun Epelde, Ainhoa Garate, Amaia Arrate eta Zezilio











Utzi erantzuna